Gipuzkoako Txapelketako lau partidu gaur arratsaldean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 17a, 02:00

Gipuzkoako Txapelketaren barru­an, gaur bost partidu jokatuko dira eta horietatik lau Hernanin. Partiduak arratsaldeko 16:00etatik aurrera izango dira. Eskuz kadeteak izango dira lehenengoak jokatzen: E. Altuna-Lujan­bio/Alde Zaharraren aurka eta Urkizu-Murgiondo/Oiarperen aurka. Ondo­ren jubenilak lehiatuko dira: buruz bu­rukoa Markel Lizeaga eta Bergarako tal­dekidearen artekoa izango da eta bi­ko­tekakoa Santxo-Aizpitarte eta Anti­guako bikotearen artekoa izango da. Seniorrek ere gaur izango dute partidua. Aretxabaletan izango da 16:30e­tan. Aretxabaleta/Ezeiza-Esna­ola izango dira aurrez aurre. Emakumea Pelotari Emakume pelotarin bigarren mailako hiru partidu jokatuko dira: Mirari Pagola-Urkizu/Arruti-Garmendia, 16:00etan Villabonan; Garazi Jauregi-Landinez/Garbiñe Tijero-Ezkurdia, 16:00e­tan Tolosan; eta Arriola- Es­nal/Dominguez-Nagore Zabala, 16:00e­tan Tolosan.


Bihar hiru partidu Hernanin
Bihar goizean 10:30etatik aurrera hiru partidu jokatuko dira Hernanin. Eskuz kadeteetan Garcia-Etxegoien/Ilunpe; eta eskuz nagusietan Izadi Gra­jal/Tartaloetxe eta Ojuel-Gorro­txa­tegi/Añorga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!