Marian Beitialarrangoitia alkatea: «Atez ateko sistemak bakarrik bermatzen du herritarren osasuna»

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 18a, 02:00

Aste honetan hasiko da atez ateko bilketaren parte hartze prozesua, eta ostegunean ber­­t­an, Marian Beitilarrangoi­tiak herritarrei azalduko die pro­zesuaren egutegia eta me­to­dologia. Alkateak Kronikara bidalitako prentsa oharraren bi­dez, herritarrei aurreratu nahi die osteguneko plena­rioan azalduko duena eta ber­tara hurbiltzeko deia lu­zatu die.


Parte hartze prozesuak bi hilabete iraungo du
Prentsa oharrean adierazita­koaren arabera, parte hartze prozesuak bi hilabeteko irau­pena izango du, urriaren 22tik abeduaren 22ra. Bilera horietan emango da hon­da­kinak biltzeko sistema be­rriari buruzko informazioa, eta herritarrek dituzten zalantzak azaltzeko aukera ere izango dute: «parte hartze prozesuaren helburua da, atez ateko bilketari buruz edozein zalantza, kezka edo proposamen duenak, hauek planteatzeko gunea izatea». Jakinarazi duenez, parte hartzea ahalik eta zabalena izan dadin, 16 bilera eta 4 ple­nario izango dira. Horrez gain, auzo bakoitzean bi bi­lera, eta dendari eta base­rri­tarrekin aparteko bilerak ere egingo dituzte.


Herritarrei deialdia luzatu die Alkateak
Parte hartze prozesua hastear dela kontuan izanda, Alka­teak deialdia luzatu die he­rritarrei prozesuan parte har­tze aktiboa eta irekia izan dezaten: «parte hartze pro­ze­suak finkatuko du Hernanin nola egingo den atez ateko bilketa, bertan hainbat era­ba­ki garrantzitsu hartuko dira. Guretzat oso garrantzitsua da atez ateko bilketarako jauzia ondo ematea. Nahi dugu herritarrentzat ahalik eta modu errazena eta erosoena izatea, eta horretan ahalegin haundia egiten ari gara».


`Aukera... tú´ leloa
Oharrean adierazitakoaren ara­bera, prozesuak lelo pro­pioa izango du, Aukera... tú eta horren bidez herritarren­gan duten konfiantza eraku­tsi nahi dute: «herritarrek erabakiko dute bilketa nola egin eta auzo bakoitzean ko­meni zaizkien irtenbideak aurkituko dituzte»


Orain arteko kritikei erantzuna
Alkateak ateaz ateko bilketak orain arte jaso dituen kritikei erantzuna ere eman die oharrean: «gaur egungo hondakinen bilketa ereduak ez du hondakinen arazoa konpontzen. Alderantziz, sistema bera da arazoa, bilketa modu horrek ez duelako birziklatze mailarik bermatzen eta herritar guztien osasuna arriskuan jartzen duelako. Atez ateko bilketa ohitura aldaketa bat da, aldaketa haundia, baina onerako. Horrela bakarrik bermatzen da herritarren osasuna. Ezin dugu orain arte bezala jarraitu, gero eta hondakin gehiago sortzen, zabortegiak betetzen eta errausketa bezalako trata­mendu finalistak bideratzen. Hondakin kudeaketa eta, bereziki bilketa, oinarrizko kontua da eta orain badakigu ondo egin dezakegula. Hor dago Usurbilgo adibidea. Hernanin ere hondakinen %80 birziklatzea lor de­za­kegu. Atez ateko sistemarekin herritarren osasuna zaintzen ari gara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!