Senior B Eibarren aurka estreinatuko da gaur Landaren

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 17a, 02:00

asteburu honetan Hernani Errugbi Elkarteko maila gehienek izango dute partidua. Zehazki, gaur izango dira jokatuko diren partidu guztiak. Senior B taldeak, gainera, bere lehenengo partidua jokatuko du Euskal Ligan. Eibar taldea izango du aurrez aurre, arratsaldeko 16:30etan Landaren.

Beste bi partidu gaur
Landaren Jubenilek eta kadeteek ere gaur jokatuko dituzte partiduak. Biak Santander taldearen aurka izango dira eta Landaren. Lehenengo partidua kadeteen artekoa izango da. Eguerdiko 12:00etan hasiko da. Ondoren, 13:15etan, jubenilak neurtuko dira.

HCRE Eskola Santanderren
Aurreko partiduez gain, beste partidu bat gehiago ere jokatuko da gaur. HCRE Eskolak Santanderreko Torneoa jokatuko du. Goizean izango da Santanderren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!