asteburu honetan jokatuko dira Euskal Herriko bertsolari txapelketako laugarren eta bosgarren final laurdenak. Aurrenekoa gaur izango da, Uztaritzen, eta Hernaniko Bertso Eskolako kidea den Beñat Gaztelumendik hartuko du parte. Bigarrena berriz, bihar izango da, Zarautzen. Bertako saioan, Unai Agirre hernaniarra arituko da.
Beñat Gaztelumendi
gaur Uztaritzen
Beñat Gaztelumendik Uztaritzen izango den bertso saioan hartuko du parte gaur. Gaztelumendirentzat Txapelketan parte hartzen duen aurreneko aldia izango da gaurkoa. Oholtza berean beste bost bertsolari gazte izango ditu: Aitor Sarriegi, Arkaitz Estiballes, Xabi Paya, Erika Lagoma eta Unai Muñoa.
Saioa Uztaritzeko Kiroleta pelotalekuan izango da, 17:30etan, eta 900 pertsonentzako lekua egokitu dute. Sarrerak bertan eros daitezke, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Unai Agirre bihar Zarautzen
Bihar Unai Agirre hernaniarrak izango du saioa Zarautzen. Aurtengoarekin bigarren aldiz hartuko du parte Txapelketa Nagusian. Biharkoan, oholtza gainean izango ditu Iratxe Ibarra, Joxe Munduate, Xabier Silveira, Oihane Perea eta Iker Zubeldia.
Jarduna Zarauzko Aritzbatalde pelotalekuan izango da, 17:30etatik aurrera. 1.100 bertsozalerentzako lekua izango da eta sarrerak bertan eros daitezke, 16:00etatik aurrera.