Garagardo Azoka hotzari aurre eginez

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 17a, 02:00

ostegunean ireki zuten Ga­ragardo Azokako aurreneko kañeroa, eta egunez egun, gehiago dira bertara hurbiltzen direnak. Aurtengoa azokaren seiga­rren edizioa da eta 13 garagardo ezberdin daude aukeran; bat edo beste berriak: Guinness, Heineken, Murphy´s eta Paulaner markak, besteak beste. Jatekoari dagokionez, azokan ohikoak diren kodilloa, saltxitxak eta euskal oilaskoa (luma gorria) izango dira.

Asteburuko ordutegia, gaur eta bihar
Asteburuan, hau da, gaur eta bihar, azokak ordutegi zabalagoa izango du. Eguerdian bazkaltzeko aukera izango da, 12:30etatik 16:00etara. Ondoren, 19:00ak arte, garagardoa edateko au­kera izango da, eta gauean afaltzeko au­kera 19:30etatik 01:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!