Aste Multikulturalak erantzun ona izan du

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 17a, 02:00

amher-sos arrazakeria taldeak an­to­latutako Aste Multikulturala atzo amaitu zen. Horretarako azken egu­neko festa egin zuten. Eguraldi ona lagun, jende asko hurbildu zen Plaza Berrira txokolate beroa hartzera eta An­sa ahizpen kontzertua eta Espe­ran­za Latina taldearen dantzaldia ikustera. Tartean argazki lehiaketako ira­bazleei sariak banatu zizkieten. Antolatzaileen esanetan, «bai Aste Mul­tikulturalak bai argazki lehiake­tak erantzun ona izan dute» eta gogoz daude datorren urterako ere .

Lurdes Lopez hernaniarra irabazle
Argazki lehiaketako irabazlea Lurdes Lopez hernaniarra izan zen. Biga­rrena Joseba Iturbe Lasartearra izan zen eta Miren Atxaga tolosarrak he­rritarren botoa irabazi zuen. Igandera bitarte, argazkiak ikusteko aukera izan­go da Oan, Peñan, Kinoan eta Iradin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!