Foto Forum elkartearen funtzionamendua eta helburuak azaldu zituzten atzo, aurkezpenean

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 17a, 02:00

foto Forum Hernani elkar­teak atzo egin zuen aurkez­pen ofiziala, elkarte moduan. Ideia joan den urtean jarri bazen ere martxan, ofizialki, elkarte moduan, aurten hasiko dira. Aurkezpena herritar uga­riren aurrean egin zuten, eta horietatik asko argaz­kilaritza munduari lotuta­koak baziren ere, asko izan ziren elkar­tearen nondik no­rakoen berri jakitera hurbildu zirenak.

Elkartearen funtzionamendua eta helburuak
Foto Forum Hernanik urte­bete daramaki martxan eta leku guztietako bazkideak daude elkartean: Irun, La­sarte, Donostia, Andoain, As­tigarraga... Adinari dagokio­nez ere, adin tarte guztietako pertsonak biltzen dira bertan, gaztetxoetatik hasi eta 80 urte bitartekoak. Adierazi zutenez, el­kar­tea­ren asmoa da, nora jo ez dakiten argazkizale guztiek biltzeko lekua izatea. Aurten gainera, helburu dute, argaz­ki­lariekin batera, elkar­la­nean aritzea bertako eta inguruko herrietako taldee­kin. Horrez gain, jakinarazi zuten, Foto Forum elkartea izatera pasa denetik, ekintza gehiago egiteko aukera izan­go dutela. Esaterako bazki­deentzako argazki lehiaketa jarriko dute martxan. Baz­kideek, hilabetean behin, gai jakin baten gaineko argaz­kiak aurkeztuko dituzte. Epai mahai batek argazkiak pun­tua­tuko ditu eta argazkiak komen­tatuko dituzte, beren iri­tzia emanda. Argazkiak erakuske­tan jarriko dira, hi­lero-hilero. Baita ere, adierazi zuten argazkilaritzari bu­ruz­ko liburutegia martxan jar­­t­zeko asmotan dabiltzala. Joan den urteari begiratuz gero, orduan ere asko izan ziren taldeak anto­latutako ekin­tzak, bes­teak bes­te: ar­gaz­kiak ikusi, tai­lerrak, era­kusketak, lehia­ketak, eta abar.

Biteritik Villa Ave Mariara
Jende aurrean adierazi­ta­koa­ren arabera, elkarte berria­re­kin batera, biltzeko egoitza berria ere izango dute. Orain arte Biteri kultur etxean elkartzen baziren ere, orain Villa Ave Marian el­kartuko di­ra. Hala ere, ja­kinarazi zu­ten, lekua txu­kundu bi­tar­tean, Biterin el­kartzen jarrai­tuko dutela, asteartero, arra­tsaldeko 20:00­­etatik aurrera.

Bazkide egiteko aukera
Foto Forumeko bazkide egin nahi dutenek aukera izango dute, eta horretarako Aitor Saizarrekin jarri beharko dute kontaktuan. Sarrera kuota 30 eurokoa da eta hilero 5 euro ordaindu behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!