hernaniko AEK euskaltegiak bigarren mailako azterketak prestatzeko eta EGA edo hirugarren mailako hizkuntza eskakizuna prestatzeko aukera eskaintzen du. Bigarren mailako azterketak prestatzeko saioak honakoak dira: astelehen, astearte eta ostegunetan 14:30etatik 16:30etara. EGA edo hirugarren mailako hizkuntza eskakizuna prestatzeko klaseak, berriz, izango dira: astean bi egunetan klase partzialak izango dira eta hamabostean behin tutoretza pertsonalizatua. Klase hauek iluntzean eta goizean izan daitezke.
Beste aukera bat klase
guztietara joan gabe
Euskaltegira joateko hainbeste denbora ez duenak, berriz, izango du azterketak prestatzeko beste aukera bat. Horretarako, astean ordu erdiko tutoretzara eta bi orduko klase batera joan beharko du.
Dirulaguntza Udalak
Ikastaro hauetarako dirulaguntza ematen du Hernaniko Udalak. Informazio gehiagorako Larramendi kaleko 11ra azaldu, 943 557 801 /607 592 864 telefonoetara deitu edo hernani@aek.org helbidera idatzi.