atzo ireki zen, seigarren urtez, Hernaniko Errugbi Elkarteak antolatzen duen Garagardo Azoka. Modu berezian ireki ere. Errugbiko talde guztien desfilearekin edo aurkezpenarekin eman zitzaion hasiera. Igandera bitarte garagardo ezberdinak probatzeko aukera izango da Atsegindegin eta baita gure artean hain ohikoak ez diren jakiak jateko ere.
Bertako kirolariekin
osatutako taldea
Azoka hasi aurretik, Errugbi Elkarteko talde guztiak banan-banan aurkeztu ziren. Guztira zazpi talde: aurrebenjaminak, benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak, jubenilak eta seniorrak. Aurkezpenerako prestatua zegoen oholtzan jarri ziren argazkia ateratzeko eta taldekide bakoitzak bere burua aurkeztu zuen. Nongoak ziren azaldu zuten eta argi geratu zen errugbi taldea bertako kirolariekin osatutako taldea dela. Urnieta, Errenteria edota Astigarragako mutil batzuk badira tartean, baina gehienak Hernanikoak.
Gaurko eta asteburuko ordutegia ezberdina
Gaur arratsaldeko 19:30etatik gaueko 01:00etara egongo da zabalik. Bihar eta igandean berriz, bazkaltzeko aukera ere izango da. Gaueko ordutegia mantenduko da eta eguerdian 12:30etatik 16:00etara egongo da zabalik. Arratsaldean 16:00etatik 19:00etara garagardoa edateko aukera bakarrik izango da.