topagune Berdeko bilera izango da bihar, goizeko 10:00etatik 12:30etara, Biterin. Foroan landuko den gai bakarra Mugikortasuna izango da eta Topagune Berdekoek azaldu dutenez, gaiaren inguruan herritarrek duten iritziak biltzeko asmoa dute. Horregatik, dei egiten diete interesa dutenei bertara joateko.
Bilerara Endara enpresako ordezkaria joango da Hernaniko mugikortasun-plana egingo duen enpresakoa eta herritarren ekarpenak beraiek egiten ari diren mgukortasun-planean sartu ote daitezkeen aztertuko dute.
Ordezkariak Hernaniko plano batzuk ekarriko ditu eta plano horien gainean honako gaiak landuko dituzte: oinezkoentzako puntu beltzak, autobusak eta bidegorriak. Ekarpenak jasoko dituzte bileran.
Hondakinen gaiarekin ari direnei bi aukera
Bestetik, hondakinen gaiarekin ari direnei bi aukera eskaintzen dizkie: Zero Zabor taldeak Usurbilera antolatu duen bisitara joatea edo mugikortasun taldekoekin Hernaniko mugikortasuna lantzea.