`Inalanbrikak´ antzezlana haurrentzat ikusgai bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 16a, 02:00

vaiven Produkzioak an­tzerki taldeak Inalanbrikak haurrentzako antzezlana aurkeztuko du bihar Biterin. Goizeko 11:00etan hasiko da eta sarrerak 2,50 euro balio du. Olga Margallok zuzendutako lan hau, «beldur diren neska-mutiko guztiei dago eskainita», antzerki taldearen esanetan. Aktoreak izango dira Marina Aparicio, Getari Etxagarai eta Ainara Ortega. Musika Iñaki Salva­dorrena izango da.

Musika eta dantzarekin beldurrak uxatuz
Antzezlanaren azalpena ho­na­koa litzateke: Antzinako moduko hiru abeslarik osa­tzen dute Inalanbrikak musika taldea. Entsegu orokorra ikusi ahal izango dute ikusleek eta minutu batzuk baino ez dira geratzen oihalak gora egiteko. Ikuskizuna hastera doa! Bat batean, abeslarien artean lehenengo zalantzak eta beldurrak sortuko dira: «Eta desafinatzen badugu, zer? Eta publikoari gustatzen ez bazaio? Ondo egingo ote dut dantzan? Besteak baino txarragaoa izango ote naiz?». Halako egoeratan sortzen diren beldur, zalantza eta segurtasun faltari aurre egiteko bideak badirela azalduko diete haurrei Xuxen, Xarmant eta Zalantzazuk. Antzezlanean, modu dibertigarri eta xelebrean gaindituko dituzte beldur horiek hiru lagunek; musika eta dantza bidez, hain zuzen. Hala, musika estilo ezberdinekin gozatzeko aukera izango dute bihar Biterira gertura­tzen direnek. Estiloak honakoak izango dira, besteak beste: Bossa nova, hip hopa eta flamenkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!