Elizatxo elkartearen 39 urtemuga ospatu zuten larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 15a, 02:00

Elizatxo elkartea sortu zela 39 urte dira aurten eta ospatzeko afaria egin zuten joan den larunbatean. Mahaiaren bueltan 47 per­tsona bildu ziren. Mus, tute eta, aurreneko aldiz, toka txapelketa antolatu zen elkartean eta afariaren ondoren, sariak banatu zituzten. Musean, Ricardo Moralesek eta Andoni Perezek lortu zuten txapela; tutean, Astiz eta Silvinok; eta tokan, Salustiano Rodriguezek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!