zortzigarren urtez Urretxa Mikologia Elkarteak argazki lehiaketa antolatu du perretxikoak hobeto ezagutzeko asmoz. Lehiaketa iraileko azken astean jarri zen martxan eta izena eman zutenei iritsi zaie argazkiak emateko garaia. Datorren astelehen eta asteartean partaide bakoitzak 6 argazki onenak eraman beharko ditu udaletxe atzeko Torres Argazki dendara.
Argazki eta bildumarik
onenak sarituko dira
Azaroaren 6 eta 7an bildutako argazkiak erakutsiko dituzte Biterin eta bigarren egunean banatuko dituzte sariak. Argazki onena saritzeaz gain, bi bilduma (6 argazkien bilduma) onenen egileek ere saria josoko dute.