errugbi elkarteak antolatuta, seigarren urtez, Garagardo Azoka izango da gaurtik hasi eta igandera bitarte. Garagardo ezberdinak probatu eta ohikoa ez den janaria jateko aukera ederra izango da. Garagardo Azokara joanda, ederki pasatzeaz gain, errugbi taldeari laguntza emateko bidea da. Izan ere, bertan ateratako dirua elkartearen aurrekontuko herena da, elkartekoek azaldutakoaren arabera.
Garagardoa probatu
aurretik desfilea
Aurreneko garagardo tragoxka egiteko aukera 19:00etatik aurrera izango da, orduan irekiko baitute lehenengo kañeroa. Dena dela, ordubete lehenago hasiko dira errugbi taldekoak azoka girotzen. Errugbi elkarteko talde guztiek desfilea egingo dute banan-banan. Aurten zortzi taldek osatzen dute taldea.
Jan eta edateko aukera ezberdinak
Aukeran 13 garagardo inguru izango dira eta horietatik bat edo beste berriak: Heineken, Guinness, Murphy´s eta Paulaner markak. Jateko, berriz, izango dira tradizionalak diren kodilloa, saltxitxak eta euskal oilaskoa (luma gorri).
Astegunez eta asteburuz ordutegi ezberdina
Astegunez zabalik izango da Garagardo Azoka ostegun eta ostiralean arratsaldeko 19:30etatik gaueko 01:00etara. Larunbat eta igandean berriz, bazkaltzeko aukera ere izango da. Gaueko ordutegia mantenduko da eta eguerdian 12:30etatik 16:00etara egongo da zabalik. Arratsaldean 16:00etatik 19:00etara garagardoa edateko aukera bakarrik izango da.