Hirigintza eta ingurumen batzordea izango da gaur 18:00etan Udaletxeko Areto Nagusian (2garren solairua). Honako gaiak landuko dira besteren artean: merkatariek beren produktuak denden kanpoan jarri ahal izatearen inguruan Alkatetzak hartutako erabakia, Santa Barbara bailarako lursail batzuen kudeaketari buruzko hirigintza hitzarmena eta Santa Maria Magdalena Zaharren Egoitza haunditzeko eta Foru Aldundiaren irisgarritasun araudi berriari egokitzeko lanak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!