datorren urteko, hau da, 2010garren urteko Udal aurrekontuak zehazteari begira, azken urteetako joerari jarraituz, herritarren proposamenak eta ekarpenak jasotzeari ekingo diola jakinarazi du Udalak. Azaldu duenez, «ikuspuntu ekonomikotik udaletxeok dugun egoera delikatua izan arren, hernaniarren ekarpenak jasotzeko bideak eskaintzea bide emankorra delakoan gaude».
Internetez ekarpenak
egiteko aukera
Udalak www.hernani.net
web orrian jarri du aukera proposamenak egin ahal izateko. Proposamenak egiteko epea irekita egongo da urriaren 30era arte.
Internetez egindako ekarpenez gain, atzo, kultur eragileei eta, oro har, hernaniar guztiei zuzendutako bilera egin zen Biterin eta bertan, datorren urtean udaletxetik antolatuko diren kultur ekintzetarako proposamenak ere jasoko dituztela azaldu du Udalak.