Mañel Serra atxilotu zuen atzo Polizia Nazionalak

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 14a, 02:00

ATZO Polizia Nazionalak operazio berria gauzatu zuen Baltasar Garzon epailearen aginduz, berri agentzien arabera. Guztira zazpi pertsona atxilotu zituzten, erredakzioa itxi bitartean. Arra­tsaldean Mañel Serra atxilotu zuten Hernanin, eta ondoren bere etxea miatu zuten. Ope­razio berdinean baita ere, atxilotu zituzten Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto, Arkaitz Ro­driguez eta Miren Zabaleta. Horrez gain, AAM-ek deituta, manfestazioa egin zen atzo iluntzean Hernanin. Salatu zuten «azken bi urtetan euskal gazteriaren aurka izan diren erasoak». Baita ere, jakinarazi zuten Joanes Larretxea Parisera eraman dutela eta epaile aurretik gaur edo bihar pasako dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!