Gizpuzkoako Euskal Pilota Federazioak 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroa jarriko du martxan aurten ere Hernanin. Azaroaren lehenengo astetik ekainera bitarte izango da. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetan 09:30etatik 11:00etara, asteartetan 15:00etatik 16:30etara eta ostegunetan 14:45etatik 16:15etara. Izena emateko aukera dago gaurtik aurrera eta horretarako bide ezberdinak daude: 943 471 463 edo 628 904 156 telefonoetara deituz edota kiroldegian egongo diren izen emate orriak betez. Ikastaroa egiteko 105 euro ordaindu behar dira eta beharrezkoa da udal patronatuko kirol txartela izatea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!