Larunbatean festa izango da Leitzan eta bazkarirako txartelak erosi eta autobusean apuntatzeko aukera dago Garinen

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 13a, 02:00

Larunbatean Gazteen 30garren urteurrena ospatuko da Leitzan eta besteren artean bazkaria egingo da. Bazkarirako txartelak Garinen daude salgai 15 euroan. Horrez gain, bertara joateko autobusa jarri dute Hernanitik eta izena Garinen eman behar da. Ordaindu, egunean bertan egingo da; 5 euro izango da. Autobusa larunbatean, 09:15etan aterako da Atsegindegitik. Buelta igandean, goizeko 04:00etan izango da. Bazkariko txartelak erosteko eta autobusean apuntatzeko azken eguna bihar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!