Hernaniar bat atxilotu dute Frantzian

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 13a, 02:00

Frantziako poliziak bi pertsona atxilotu zituen herenegun ETAkide direlakoan. Ikerketako informazio iturrien arabera, atxilotuetako bat Joanes Larre­txea gazte hernaniarra da eta bestea Iurgi Mendi­nueta donostiarra. Atxi­­loketak Frantziar estatuan, Montpe­llier inguruan izan ziren. Frantziako poliziak gauzatu zuen operazioa Guardia Zibilaren kolaborazioarekin eta azken ho­nek Larretxea­ren etxea miatu zu­en atzo goizaldean. Opera­zi­oak irekia jarraitzen du. Bi gazteak Montpelliergo komisarian daude inkomunikatuta Pa­risera, epailearen aurrera, bidali bitartean. Frantzi­ako legediak atxilotuentzat gahienez, lau eguneko inkomunikazioa onartzen du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!