Amher-en Aste Multikulturala gaur hasiko da ipuin kontaketarekin

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 13a, 02:00

urtero bezala, Her­n­a­niko Amher-Sos Arraza­ke­ria taldeak Aste Multikul­tu­rala antolatu du. Inte­grazioa, berdintasuna, elkartasuna eta aniztasuna bul­tzatzea helburu duen Aste Multikul­turala gaur hasiko da Virgi­nia Imazen ipuin kontaketarekin. Imazek La Memoria del fuego antzezlanaren bi­dez, ipuinak kontatuko dizkie helduei. Emanaldia Biterin izango da gaur, arra­tsaldeko 19:00etan.

Ostegunean arrazakeriari buruzko hitzaldia
Etzi, ostegunean, emango zaio jarraipena Aste Multi­kulturalari. Egun horretarako mahai-ingurua antolatu du­te Biterin. Hizketagai izan­go da Arrazismoa eta de­linkuentzia: fikzioak, errealitateak eta hobetzeko neurriak. Hitzal­dia emango dute Agus­tin Unzurrunzaga Sos Arrazake­riako bozeramaileak eta Ce­sar San Juan Euskal Herriko Unibertsita­teko Psi­ko­logoak. Ostegune­an, arra­tsaldeko 19.00e­tan Biterin izango da.

Ostiralean festa Plaza Berrin
Aste Multikulturala ostiralean amaituko da eta egun horretarako festa antolatu dute. Arratsaldeko 16:30etan hasita izango dira txokolatada, Ansa ahizpen kontzertua eta Esperanza Latina taldearen dantzaldia. Festa Plaza Berrin izango da; euria egingo balu, Sandiusterrin.

Argazki lehiaketako sari banaketa ere bai
Amherrek argazki lehiaketa antolatu du aurten lehenengo aldiz eta sariak Aste Multikulturalaren barruan banatuko dituzte. Ostiralean arratsaldeko 18:00etan izango da Plaza Berrin  (eguraldi txarrarekin Sandiusterrin). Hernaniarrek beren botua emateko aukera ere badute eta horretarako lanak ikusgai jarri dituzte leku hauetan: Oan, Peña Okindegian, Iradin eta Kinoan. Kaxa bat jarri dute denda bakoitzean botua eman ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!