Atzo galdu zuen Yone Boutique areto futbol taldeak denboraldiko lehenengo partidua, 2-3, Lasarteko Isu Leihoak taldearen aurka. Partidua ez zen txarra izan eta ikustera hurbildu zen jende mordoska gustora egon zen. Gaizki hasi ziren hernaniarrak, 2garren minuturako 0-1 galtzen ari baitziren; hala ere, lan eginda, lortu zuten atsedenaldira berdinduta iristea. Berriz ekiterakoan aurretik jartzea ere lortu zuten, baita besteek berdintzea ere. Eta errematatzeko hirugarren gola sartu zieten, denboraz kanpo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!