Hernaniko Abiadura Haundiko Trenaren aurkako taldeak dei egin du larunbatean, urriak 17, Abiadura Haundiko Trenaren aurka Baionan egingo den manifestaziora joateko. Manifestazioa Baionako errugbi zelai ondoan dagoen Lauga aretotik abiatuko da 17:00etan. Bertara joteko autobusak jarriko dituzte eta 15:00etan abiatuko dira Amaratik. Autobusean joan nahi izanez gero, izena eman behar da Goiz Argi tabernan, osteguna baino lehen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!