Martxotik hona, Segiko kide izatea leporatuta, gazte asko atxilotu dituzte Hernanin eta Euskal Herri osoan, hala nola, Oreretaldean, Iruñerrian eta Lea-Artibain. Hango eta hemengo gurasoek bat egin dute, beren seme-alaben aurka egindako atxiloketa, akusazio, epaiketa eta abar salatzeko. Hain zuzen ere, bihar Markinako 8 gazte epaituko dituzte, akusazio bera eginda, eta gurasoentzat garrantzitsua da epaiketa jurisprudentzia sortu dezakeelako. Gurasoek kontzentrazioak egingo dituzte bihar epaitegi desberdinen aurrean eta Hernaniko gurasoek dei egin dute, Donostiako epaitegi aurrean egingo duten kontzentrazioan parte hartzeko, 11:00etatik 12:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!