Iñaki Zelaia ereñotzuarra Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerdietan da, atzo saio ederra eginda Bilbon. 643 puntu lortu zituen. Julio Sotok (639.5) bigarren egin zuen, Maialen Arzallusek (636.5) hirugarren eta Amaia Agirrek (631) laugarren. Jexux Mari Irazuk (599.5) ez zuen egun ona izan eta bosgarren postua egin zuen, atzetik Axier Otamendi (588) besterik ez zuela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!