asteburuan etiopian dagoen Wukro herriari lagun- tzeko elkartasun jaialdia egingo dute herrian. Larunbatean, Antziolako atletismo pistan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, ume jolasak, Elkartasun Kilometroa eta salmenta postua jarriko dituzte, bertara joaten direnek, ume zein helduen, Wukroko bizimodua ezagutzeko eta sos batzuekin laguntzeko.
Igandeko bazkarirako
txartelak salgai
Igandean, urtero bezala, herri bazkaria egingo dute, Atsegindegin, Garagardo Azokarako jarritako azpiegitura aprobetxatuz. Txartelak 22 euroan dira eta dagoeneko ari dira saltzen Oa janaridendan eta Iruretagoiena dendan. Mikel Lujanbiok ere soinean daramazki eta ostegunean postua jarrriko dute ferian.
Eskutitza lantegietara
Jardunaldien antolatzaileek jakinarazi zuten lantegietara eta eskutitza bidaliko dutela, eman ahal duten laguntza eskatzeko. Txikia bada ere, ongi etorria izango omen da, izan ere, Wukron dagoen Angel Olaran misiolari hernaniarraren esanetan, «krisiak hiru aldiz gehiago eragiten du han, hemen baino».
Urtero bezala, hainbat material ere jarri dute salgai, sos batzuk lortzeko, esate baterako, arkatzak, kamixetak eta aurten berria jarri duten mantala. Laguntza guztia estimatzen dute. Duela bi urte hernaniar batek 1.500 aitzur bidali zituen Wukrora.
Kontuak argi
joan den astean asteburuko elkartasun jaia aurkezteko garaian,
antolatzaileek hausnarketa ere egin zuten eta onartu zuten beren
buruari galdetu izan diotela behin baino gehiagotan, laguntza, dena
delakoa, iristen den eta behar den bezala erabiltzen den. Erantzuna ere
eman zuten: Angel Olaran misiolariak beti azaldu du argi eta garbi
hemendik jasotako laguntza zenbatekoa den, zertan erabili den, nola
xahutu den eta abar.
484 tona hazi
Duela ez asko, eurite denboraldia zetorrela eta, Olaranek laguntza
eskatu zuen, haziak erosteko. Kontuak ere argitu ditu geroztik.
Bidalitako diruarekin, 484 tona hazi erosi zituzten, eta tona horiek
6.920 familien artean banatu ziren. Guztira 3.460 Ha ereini zituzten.
Hazia kalitate onekoa zen, eta nekazariak pozik daude, hazia izateaz
gain, ona delako.
Ikusi eta sinistu
Olaranek Etiopiako Wukron egindako lanak ikusi dituenik ere bada.
Misiolariak 3.800 ume bere ardurapean izateaz gain, indar haundia jarri
du, bertako desertizazioari aurre egin eta zuhaitzak landatzeko.
Prentsaurrekoan adierazi zutenez, «Etiopiako paisai lehorra ezagutuz
gero, antzematen duzu noiz iristen zaren Aita Olaranen lan eremura,
ezer ez dagoen lekuan landare ederrak ageri baitira.
Olaranek ohitura omen du, aukera dagoenean, umeak hartu, eta mendira
eramatekoa zuhaitzei ura botatzera, zuhaitzen garrantziaz jabetu
daitezen umeak.