Elkarte arteko mus txapelketa asteartean hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 11a, 02:00

ELKARTE arteko mus txapelketa asteartean hasiko da, hilak 13. Aurtengoa 25garren edizioa izango da eta partida guztiak Peña Otaño elkartean jokatuko dira.

Hamabi elkarte Txapelketan

Hernaniko hamabi elkartek hartuko dute parte: Txantangorri, Ur-Mia, Goiz Eguz­ki, Elur Txori, Elizatxo, Sa­gastialde, Peña Otaño, Etxe­berri, Karobi, Santa Barbara, Xa­laparta eta Gure Txoko. Partida bakoitzean, elkarte bakoitzeko txapeldunek eta azpitxapeldunek jokatuko dute, elkarren artean nahasi gabe; hau da, alde batetik txapeldunen partidak izango dira eta bestetik azpitxapeldunenak. Aurreneko zortzi partidak as­teartean jokatuko dira, eta honakoak dira: Txapeldunen artean, Txan­txangorri/Ur-Mia; Goiz E­guz­­­ki/Elur Txori; Eliza­txo/­Sagas­tialde; eta Peña Otaño/­Etxe­berria. Azpitxapeldunen ar­tean Ur-Mia/Gure Txokoa; Elizatxo/­E­txe­berri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!