Hernani Errugbi Taldeko jubenilek egurra eman zieten atzo Eibartik etorritako bisitariei, 45-0 irabazi baitzieten. Hori ez zen atzoko poz bakarra izan ordea, ondoren kadeteek ekin baitzioten eta hauek ere sekulako egurra eman zieten, 78-0 irabazita, Eibar-Bera Bera taldeari. Pozik zeuden atzo errugbilari eta errugbizale hernaniarrak, Rafa Larretxeak Kronikari adierazi zionez. Hernanin errugbiak harrobia baduela bistan da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!