Hernani 0-1 emaitzarekin itzuli zen Irundik atzo, Olasagastiren gol olinpikoari esker

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 11a, 02:00

partidu ederra jokatu zuten atzo Irunen bai Hernaniko taldeak bai etxeko Real Union taldeak. Lan ederra egin zuten taldeek eta bereziki bi atezainek, baloi ederrak gelditu baitzi­tuzten. Aurkarien atezainak zirrikitu bat utzi zuen, ordea.

Gol olinpikoa sartu zuen Olasagastik

Bigarren partea hasi eta ordu laurdenera inguru sartu zu­ten gola hernaniarrek. Olasa­gastik kornerra atera eta gola sartu zuen, gol olinpikoa esaten dena. Itxura batean, bazirudien Aginagaldek erre­matatu zuela, baina ondoren adierazi zuenez, berak ez zuen baloia ukitu. Beraz, pozik egoteko moduko bi arrazoi ditu Olasagastik. Bi taldeek oso ondo jokatu zuten eta hernaniarrak gai­nera irabazi. Ardura­dunak Kronikari azaldutakoaren ara­bera, pozik eta indartsu dago taldea, egurra emateko gogoarekin.

Hernani eta Vasconia aurrez aurre gaur

Emakumezkoen Ligan gaur Hernaniko taldeak Vasconia­ren aurka jokatuko du etxean, Zubipen. Eguerdiko 12:00­etan hasiko da partidua. Hernaniko taldea hiru­ga­rren postuan dago, aurre­koetatik ez oso urruti. Au­rretik bi talde ditu beraz, eta gaur, hain zuzen, bigarren dagoen taldearen aurka jokatuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!