Makina bat artelan atzo Hernanin Artixten Topaketan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 11a, 02:00

aho zabalik geratu zen atzo bat baino gehiago makina bat artixtek egindako lanekin. Goizean jendea bildu zen Atse­gindegin, han bildu ziren artixten lanak ikustera: musikariak, abeslariak, graffitigi­leak, dantzariak, makilatzai­leak... denak beren on­enak ematen aritu ziren jendearen go­za­menerako.

Artixta musikalak

Musikan, esate baterako, espa­rruaren hainbat alderdi ikusteko aukera izan zen: bertako musikariak baziren, baina baita ere urrutitik etorritakoek ere; musika estiloak ere aukera guz­tie­takoak izan ziren, bateko rappa, besteko perkusioa eta abar. Musika tresna ikusgarriak ere izan ziren; esate batereko, Iban Nikolai oiartzuarrak Australiatik ekarritako diggeridooa.

Makilajea aurpegian eta paretetan

Batzuk musika jartzen zuten bitartean beste batzuk kolorea jarri zioten jaiari. Makilatzaile profe­sio­nal batek aur­pegiari itxura berezia nola eman erakusten zuen bitartean, beste ba­tzuk Atsegindegin bueltan jarrita zeuden panelak irudi kolo­retsu eta deigarriez bete zituzten, espraiak lagun.

Artixta euskaldunak

Kanpotik etorritako artixtak izan zi­ren atzo Hernanin, baina asko herri­koak ziren. Topaketa hauen helburua, astixtak harremanetan jartzea da baina baita ere gertu dauden artixten lanak kaleratzea eta ezagutzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!