Yone Boutiquek derbia jokatuko du gaur ISU Leihoak Lasarteko taldearen kontra

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 11a, 02:00

yone Boutique areto futbol taldeak Lasarteko Ventanas ISU taldearen kontra jokatuko du gaur, kiroldegian. Partidua goizeko 11:30etan hasiko da. Julen Gi­raldo entrenatzai­lea­ren esa­netan, partidu in­teresgarria izango da, besteak beste, urtero, aurredenboral­diko partiduak talde honen kontra jokatzen baitituzte: «aurreneko mailan urteak daramazkin taldea da Ventanas ISU. Gainera, aurredenboral­diko partiduak beraien kontra jokatzen ditugu eta guretzako partidua derbi modukoa da. Horrez gain, gaur egun Yone Boutiquen dabiltzan jokalari asko, bere garaian talde la­sartearrean ibilitakoak dira». Aidurren emaitza

Ostiralean Aidur taldea Oiar­tzu­nen izan zen, bertako tal­dearen aurka jokatzen. 3-2 irabazi zuten, berez, etxekoen partidua baitzen, nahiz eta kanpoan jokatu. Lehenengo partean 3-1 jarri ziren; bi­garren partean 3-2 jarri eta sufritu egin zuten, emaitzari eusteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!