Lierni Martiarena eta Xabier Segura hernaniarrak Seguran jokatuko den Euskal Herriko 33garren Dantza Txapelketan hartuko dute parte gaur. Guztira hamabi bikote izango dira lehian, eta bikote bakoitzak fandango eta arin-arin bana dantzatu beharko ditu. Baratze pilotalekuan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!