erregional Ohorezko Mailako Hernani taldeak denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuen joan den larunbatean, eta gaur ere, garaipenaren bila joango da Irungo Gal zelaira, Real Union menpean hartzera. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da partidua. Hernani 12garren postuan dago 4 punturekin eta Real Union, berriz, 16garren 2 punturekin. Irungo taldeak ez du partidu bakar bat irabazi jokatutako lau partiduetatik.
Hernani eta Vasconia bihar, Emakumezkoen ligan
Emakumezkoen ligan, Hernanik bihar jokatuko du. Vasconiaren aurka jokatuko du eguerdiko 12:00etan, Zubipen. Emakumezkoen taldeak ederki hasi du denboraldia. Jokatutako hiru partiduetatik bi irabazi eta bakarra galdu du eta sailkapenean hirugarren postuan dago 6 punturekin. Lehenengo eta bigarren taldeek puntu baten aldea ateratzen diote. Bihar bigarrenaren aurka neurtuko da. yy