Hernani Errugbi taldeko seniorrek ez dute ligako partidurik asteburu honetan, baina Euskadiko selekzioarekin jokatuko dute Europako herrialde arteko txapelketa. Partidua Languedoc taldearen aurka izango da Leukate-n, Frantziar estatuan. Arratsaldeko 20:30etan hasiko da. Honakoek jokatuko dute: Gorka Sarasola, Arkaitz Otegi, David Pelaz, Manex Casado eta Iñaki Apezetxea.
Horrez gain, jubenilek Eibarren aurka jokatuko dute gaur goizeko 11:00etan, Landaren. Ondoren, kadeteen txanda izango da. Hauek ere Eibar taldearen aurka jokatuko dute Landaren. 12:15etan hasiko da partidua. Hernaniko gainerako taldeek ez dute partidurik asteburu honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!