Etxeberri-Larrazpil-Arakilgo Hiriberri egun erdiko irtenaldia urriaren 18an

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 10a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteak helduentzako irtenaldia antolatu du Etxeberri-Larrazpil (1.064m)-Arakilgo Hiriberri inguruetara. Irtenaldia egun erdikoa izango da eta urriaren 18rako dago antolatua. Atsegindegin jarri dute hitzordua goizeko 08:00etan. Izena emateko epea ostegunean amaituko da. Bazkideek 6 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 8 euro. Informazio gehiago nahi izanez gero, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiraletan arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!