Txapelketako hiru partidu jokatuko dira gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 10a, 02:00

gipuzkoako Txapelketaren ba­rruan, eskuzko hiru partidu jokatuko dira gaur Hernaniko kiroldegian. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera izango dira. Lehenengo partidua jubenil mailako banakakoa izango da Eneko Lujanbio eta Oiarpe taldearen artean. Ondoren, seniorretan binakakoa jokatuko da. Ezeiza eta Esnaola Arrasate taldearen aurka neurtuko dira. Eta azkenik, senior mailan Oiaga eta Grajalek Bergarako bikotea izango dute aurrez aurre.

Kadeteen partidua bihar

Urnietan Bihar ere jokatuko da Gipuzkoako Txapelketako beste partidu bat. Eskuz binaka kadeteek jokatuko dute. Leonet eta Etxegoien Urnietako bikotearen kontra ariko dira Urnietan bertan. Goizeko 11:30etan hasiko da. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!