urriarekin bat, aurten ere, Hernaniko Xake Txapelketa herrikoia hasiko da Zumitza tabernan. Urriaren 18an jokatuko da lehenengo partida eta handik aurrera igandero jokatuko dira arratsaldeko 16:00etan hasita. Guztira zazpi jardunaldi jokatuko dira, hau da, zazpi partida: urriak 18 eta 25; azaroak 1, 8, 15, 22 eta 29an jokatuko dira. Parte hartu nahi duenak hilaren 15 baino lehen eman behar du izena Zumitzan bertan. Eraman beharrekoa da 3 euro, izena, telefono zenbakia eta helbide elktronikoa. Doan jokatzeko aukera izango dute langabetuek, ikasleek, 18 urtetik beherakoek eta 65etik gorakoek.
Joko sistema suitzarra
Erabiliko den joko sistema suitzarra izango da. Honek esan nahi du, maila berekoek, hau da, puntu berberak dituztenek, elkarren artean jokatuko dutela. Jokalari bakoitzak ordubete izango du partida jokatzeko. Bi jokalariak ados jarriz gero, astean zehar jokatzeko aukera izango dute, eta ondoren, hurrengo iganderako, antolatzaileei emaitza jakinarazi beharko diete.
Bi alditan atseden hartzeko aukera
Horrez gain, bi alditan atseden hartzeko aukera izango da eta horretarako, aurreko astean (igandean) egin beharko da eskaera. Puntu erdia jasoko da jokatu gabe. Azken bi partidetan ez da atseden hartzerik izango. Txapelketa bukatzean, berriz, saririk ez da faltako. Sariak egongo dira lehenengoentzat, herrikoentzat eta baita adinaren arabera onenentzat ere.