mikel Aristegi dantzari donostiarrak Unerwartet (Ezustekoa) ikuskizuna eskainiko du gaur eta bihar, Donostian, gerran fusilatutakoen, tartean bere aitona Julian Aristegi hernaniarraren, omenez. Dantza ikuskizunarekin gogoan izan nahi ditu gerra garaian bere aitona eta hura bezala Hernaniko kanposantu inguruan fusilatuta hil ziren pertsonak. Gaur eta bihar, Antzoki Zaharrean, 20:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!