esne Beltza musika talde hernaniarrak disko berria grabatuko du gaur Astigarragako Larrarte sagardotegian. Esne Zopak du izena. Grabazioarekin hasi aurretik, sagardotegian afaltzeko eta bertso saioa entzuteko asmoa dute. Bertsotan, Jon Maia eta Iker Zubeldia arituko dira. Horrez gain, arratsalderako herri kirol saioa ere antolatu dute; 19:30etan hasita, Joxe Mari Esnaola eta Idoia Etxeberria izango dira lehian.
‘Esne Zopak’ berriak
Esne Beltza taldeak Esne Zopak izena jarri dio egiten ari diren proiektu berriari. Izenaren arrazoiak ondorengoak dira: ez dutela Esne Beltzako kide guztiek hartzen parte; eta trikitixa eta trikitilari zaharrei buruzko pasadizoak kontatuko direla.
Diskoarekin batera DVDa ekoizteko asmoa dute, eta gaurko kontzertua DVD horretarako grabatuko dute. Sarrerak 30 euron daude. Telefonoa: 676 155 414.