hernaniko amher Sos Arrazakeria taldeak aste kulturala antolatu du datorren asterako. Urteroko moduan, asteartetik ostirala bitartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, antzerkia eta hitzaldia.
Virginia Imazek
ipuinak kontatuko ditu
Aste multikulturaleko aurreneko ekitaldia antzerkia izango da. Bertan, Virginia Imazek La Memoria del fuego antzezlanaren bidez, ipuinak kontatuko dizkie helduei. Virginia Imaz lehendik ere Hernanin izandakoa da, eta herritarrei oso momentu atseginak pasarazitakoa da. Antzerkia Biterin izango da, asteartean, arratsaldeko 19:00etan.
Azteazkenean hitzaldia
Asteazkenean mahaingurua izango da Biterin, eta bertan, hizketagai izango dute hainbeste polemika sortzen ari den gaia: Arrazismoa eta delinkuentzia: fikzioak, errealitateak eta hobetzeko neurriak.
Hitzaldia emango du Sos Arrazakeriako bozeramailea den Agustin Unzurrunzagak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologoa den Cesar San Juanek. Hitzaldia asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan.
Ostiralean bukaerako festa
Aste Multikulturalari amaiera emateko festa antolatu dute ostiralean. Arratsaldeko 16:30etan hasita, izango dira txokolatada, Ansa ahizpen kontzertua eta Esperanza Latina taldearen dantzak. Festa Plaza Berrin izango da (euria egingo balu, Sandiusterrin).
Argazki lehiaketako
sari banaketa
Aste Multikulturalaren barruan Argazki Lehiaketako sari banaketa ere egingo dute. Lehiaketa aurten antolatu dute aurreneko aldiz, eta epaimahaiak hartu du dagoeneko bere erabakia. Sariak ostiralean banatuko dituzte, 18:00etatik aurrera, Biterin.
Hala ere, hernaniarrek bere botua emateko aukera ere izango dute, eta horretarako lanak ikusgai jarri dituzte ondorengo lekuetan: Oan, Peña Okindegian, Iradin eta Kinoan. Botua emateko denda bakoitzean kaxatxoa jarri dute.