Alkatea kargutik kentzeko eskaera iritsi da Hernaniko Udalera

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 10a, 02:00

joan den astean komunika­bideetan Hauteskunde Ba­tzor­de Zentralak Marian Bei­tialarrangoitia Hernaniko Al­katea bere karguan egoteko inhabilitatua dagoela adiera­zi zuen. Ondoren, Francisco Caama­ño Espainiako Justizia Minis­troak jakinarazi zuen, Estatu­ko Abokatutzak Uda­la­ri es­ka­tuko ziola Alkatea kargu­tik kentzeko.


Aztertzen ari dira
Alkateak Kronikari adierazi­ta­­koaren arabera, eskaera as­teaz­­ken honetan iritsi zaio Uda­lari eta aztertzen ari dira.


Hamaikabat-en eskaera
Bestalde, Hernaniko Hamai­kaba­teko ordezkaria den Iñaki Arratibelek Kronikara prentsa oharra bidali zuen atzo, auziaren gaineko hain­bat kontu azaltzeko. Bere esanetan, urriaren 7an, asteaz­ke­nean, Euskal Auto­no­mia Erki­de­goko Gober­nuaren Ordez­ka­ri­tzak Udalari egindako es­kaeraren aurrean «ez dago argi bate­ra­ezintasun edo gai­tasun­gabetze (inhabili­ta­zio) baten aurrean gauden edo ez, eta hala balitz, sen­tentzia sen­doa beharko li­tza­teke Alka­tea kargutik ken­tzeko». Arratibelek adierazi du «gaiak duen garrantzia iku­si­ta, ahalik eta informazio zeha­tzena» jaso beharko luketeela. Horregatik, udal teknikariek egindako idatziez gain, Udalari eskatu diote kontsulta eskaerak egiteko Eus­ko Jaur­laritza eta Diputazioko tek­nikoei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!