Gipuzkoako pelota txapelketa aurrera doa eta asteburu honetan ere izango dira partiduak. Gaur, bi partidu jokatuko dira. Eskuz kadeteek arratsaldeko 19:00etan jokatuko dute Azkoitian. Bertako bikotearen aurka neurtuko dira Etxegoien eta Murgiondo. Gauean, berriz, pala motzeko partidua jokatuko da. Hernaniko kiroldegian izango da gaueko 21:00etan. Ubarretxena eta Galarza hernaniarrek Oiartzungo Girizia taldearen aurka jokatuko dute. Emakume Pilotariko seniorren partidua Orion Gaur Emakume Pilotariko partidu bat ere jokatuko da. Seniorrek jokatuko dute Orion, arratsaldeko 19:00etan. Fernandez-Goiatz Manzisidor eta Urkizu-Errasti izango dira aurrez aurre.
Asteburuko emaitzak
Aurreko asteburuan Gizpuzkoako Txapelketan eta Emakume Pilotarin jokatutako partiduen emaitzak honakoak dira: kadeteetan Urkizu-Murgiondo/Oiarpe 22-6; Jubeniletan Oiarpe/Lujanbio-Lizeaga 10-22 eta Etxenike-Elorza/Txapagain 22-17; Seniorretan Eibar/Ioritz San Sebastian 22-4, Ozkarbi/Ojuel-Gorrotxategi 19-22, Aurrera Saiaz/Arrieta-Grajal 22-20 eta Intxurre/Ezeiza-Esnaola 19-22; eta pala motzean Ubarretxena-Galarza/Atxurbide 40-27. Emakume Pilotarin, Dominguez-Nagore Zabala/Ezenarro-Arrizabalaga 30-16; Garbiñe Tijero-Ezkurdia/Arriola-Arruti 30-5;Redondo-Montes/Fernandez-Goiatz Manzisidor 30-12; eta Ane Lizeaga-Leire Lukas/Arrondo-Goenaga 30-25.