joan den asteburuan itsas arrantzako txapelketa izan zen Zumaian, elkarte artekoa. Anade elkartea izan zen antolatzailea, eta bertan, Gipuzkoako elkarte ezberdinek hartu zuten parte.
Goiz atsegina izan zen bertara hurbildutako arrantzaleentzat, eguraldi atsegina egin baitzuen eta boga asko sartu baitziren.
Txantxangorri elkarteak, urteroko moduan, parte hartu zuen lehiaketan, eta bertako arrantzale onena Javier Egibar izan zen, 185 gramoko boga arrantzatuta. Txapelketan 33garren postuan geratu zen hernaniarra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!