Yone Boutiquek puntu berdinera dagoen ISU Leihoak taldearen aurka jokatuko du bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 10a, 02:00

denboraldiko hirugarren partidua jokatuko du bihar Yone Boutique lehen mailako taldeak. Ventanas ISU Leihoak taldea izango du aurrez aurre Hernaniko kiroldegian, goizeko 11:30etan. Yone Boutiquek orain arte jokatutako partidu guztiak irabazi ditu eta sailkapenean bigarren postuan da­go. Ventanas ISU Leihoak, berriz, hirugarren dago.

Lehenengo hiru taldeak puntu berdinera Sailkapenean

Ceramicas No­ga­les Astigarraga dago lehenengo postuan eta atzetik ditu Yone Boutique eta ISU leihoak. Hirurek irabazi dituzte orain arte jokatutako partidu guztiak eta 6 puntu dituzte. Biharko partiduan irabaziz gero, lehen postuan jartzeko aukera izango dute hernaniarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!