Martxotik hona Segiko kide izatea leporatuta atxilotutako gazteen gurasoek dei egin dute larunbatean Markinara joateko, bertan 13:00etan egingo den manifestaziora. Hilaren 13an Markinako gazte batzuk epaituko dituzte akusazio beraren pean. Manifestazioaren helburua da epaiketa salatzea. Autobusa 10:00etan abiatuko da Atsegindegitik. Oindi, Txili edo Garinen eman behar da izena, bihar eguerdia baino lehen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!