Molotoff Irratiak bilera egingo du gaur denboraldi berria prestatzeko. Bide batez, dei egin diete irratian parte hartu eta irratsaioren bat egin nahi dutenei bilerara joateko beren proposamen eta ideiekin. Asmoa dute bileraren ondoren, azalpen tekniko batzuk ematekoa. Bi bilera egingo dituzte eta inork ezingo balu bilerara joan, molotoff@euskaltel.net helbidera idatzi dezake. Bilerak gaur eta asteazkenean izango dira, arratsaldeko 19:00etan, Sagastialdeko 16garren zenbakiko beheko solairuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!