Haur Txokoko taldeak antolatzeko bilera gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko urriaren 8a

Latsunbeberri eta Marieluts auzoko Haur Txokoan ume mordoa bildu da aurten eta zaintzaileek bi talde egin beharrean hiru egitea proposatu dute. Talde berria asteazkenetan bilduko litzateke, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Horri buruz hitz egiteko bilera izango da gaur, Iturritxo elkartean, arratsaldeko 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!