mahaingurua izango da gaur Musika Astearen barruan, rockak Euskal Herrian bizi duen egoeraz hitz egiteko. Tertulian gaia ondo ezagutzen duten kideak izango dira: Herri Irratiko Inaxio Esnaola, Baga-Bigako Ritxi Aizpuru, Vomitoko Klaus eta Jon Ijurko musikaria. Koldo Otamendi Kojo ariko da moderatzaile lanetan.
Ondoren, bideo emanaldia
Tertuliaren ondoren, No acepto bideoaren lehenengo partea emango dute Karbonera gunean, 21:00etan (bigarrena bihar, 20:00etan).
Etzi Artixten Topaketa
Larunbatean Artixten Topaketa izango da herrian, Atsegindegin eta Tilosetan. Goizetik gauera arte, era guztietako artixtak bilduko dira. yy