datuek atez ateko zabor bilketa sistemaren porrota erakusten dutela esanez, prentsa oharra bidali du Iñaki Arratibel Hamaikabat-eko Hernaniko ordezkariak Kronikara. Arratibelek dio beharrezkoa dela Usurbilgo atez ateko zabor bilketa sistemaren datuak ezagutzea; bere esanetan, «asko aipatzen da Usurbilgo atez ateko sistemaren arrakasta baina Usurbilgo Udalak berak emandako datuak aztertuz gero, bistan da atez ateko sistemak porrot egin duela».
Zaborra «desagertu»
Arratibelek bidalitako lehenengo taulan ikusten da 2008an 944.175 kilo zabor bildu zirela guztira 2008garren urtean, eta 2009an berriz, 604.552 kilo bildu zirela. Aldea beraz, -339.623 kilokoa da.
Arratibelek dio Usurbilgo Udalak ez duela azalpen teknikorik 339.623 kilo nola desagertu diren esateko. Beraz, dio «ditugun datuekin, esan dezakegu, sistemak ez duela arrakastarik izan, baizik eta mirari bat izan dela».
«Ez da erreala %82
bereizten dela esatea»
Salatzen du Usurbilgo Udalak datu hauek (desagartutako 340 tonak barne) erabiltzen dituela esateko orain zaborraren %82 bereizten dela. Arratibelek dio datuak aztertuz gero, «emaitza ez dela erreala, izan ere, jasotako zabor bolumenari desagertutako 340 tona eransten badizkiogu, bereizitako zabor kopurua %52ra jaisten da».
Pausu berria
eman beharra
Hamaikabat-etik azpimarratu nahi du hondakinak egoki kudeatzeko pausu berri bat eman behar dela: gai organikoetarako bosgarren ontzia alegia; horrekin eta autokonpostajearekin bereizitako zabor kantitatea asko haundituko litzatekeela dio.
Bosgarren ontzia
eraginkorra
Arratibelek dio bosgarren ontziaren erabilerak emaitza onak eman dituela erabiltzen duten lekuetan: Azkoitia, Azpeitia, Zumaia, Zarautz eta Donostiako Amara auzoan, izan ere, «gune hauetan, Usurbilen baina materia organiko gehiago biltzen da buruko».
San Markoseko Mankomunitatearen
portaera salatu du
Bide batez, idatzian San Markoseko Mankomunitateko zuzendariei eskatu die «alde batera uzteko sektarismoa eta behingoz bultzatzeko bosgarren ontziaren erabilera, eta baita autokonpostajearena ere, behar beharrezko neurriak baitira hondakinen erabateko kudeaketa jasangarria lortzeko».
Autokonpostagailuak ez banatu izana salatu du
Bere esanetan, eskandaluzkoa iruditzen zaio San Markoseko Mankomunitateak ez banatu izana «Usurbilen izan ezik, suposatzen dugu», 2.600 autokonpostagailuak.
«Despotismoaren erakusgarri nabarmena da eta helburu bakarra du Usurbilen jarri den atez ateko sistema ahal den bezala bultzatzea».