Etiopiako Wukro herriari laguntzeko jardunaldiak datorren asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 8a, 02:00

helburua ez da bizitzea bakarrik, baizik eta txukun bizitzea. Wukro herriak gorriak pasa ditu eta askoz okerrago egon da, duela ez aspaldi, baina laguntza beti dela ongietorria adierazi zuten antolatzaileek, «lagun­tza­ren helburua ez baita bi­zi­tzen jarraitzea, duintasunez bizitzea baizik». Horre­gatik, datorren asteburuan, hilak 17 eta 18, Etiopiako Wu­kro he­rriari elkartasuna adierazteko jaialdia antolatu dute, baz­kari eta guzti. Atzo aurkeztu zuten jardunaldia an­tolatzaileek prentsaurrean.

Larunbatean Antziolan
Larunbat arratsaldean An­tzio­lako atletismo pistan izango da jaia, arratsaldeko 16:00­e­tatik aurrera. Ume jolasak izango dira, betikoak eta bereziak, izan ere, Wukroko umeen eguneroko bizitza ezagutzeko jokoak egingo dituzte, Irriak Eraikitzen taldearen eskutik. Horretarako, hango etxe bat eta eskola bat irudikatuko dituzte, esate baterako.

Igandean bazkaria
Igandean bazkaria izango da Atsegindegin, Garagardo Azo­­ka­­rako jarriko den azpiegitura aprobetxatuz. Eguer­diko 14:00­etan izango da eta sarrerak salgai daude 22 euroan Oa komestible dendan, Irureta­goiena liburudendan, ostegunetan fe­rian jarritako postuan eta Migel Lujanbiok ere saltzen ditu. Postu horietan, bazkariko txartelez gain, bestelako ma­teriala ere badute saltzeko: arkatzak, mantalak, pinak eta abar. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!